XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Biomasaren energia

Lurrean bada zerbait eguzki-energia errendimendu handiz erabili eta barne-energian transformatzeko gai dena!: landareak.

Kontua zera da, azkarren hazten diren espezieak kultibatzea, era intentsiboan, energia edo produktu erregai jakin batzuk lortzeko, adibidez, alkohola, metanola edo olioa. Biogasa ere lor daiteke, konposizioz gas naturalaren antzekoa, hondakin organikoetatik hasita.

Alde onak: energi iturri garbia eta hondakin gutxikoa da eta, gainera, hauek, biodegradagarriak dira.

Etengabe sortzen da giza aktibitatearen ondorioz.

Alde txarrak: landare kantitate handiak behar dira eta, ondorioz, lur-sailak ere bai. Landare egokia fabrikatu nahi da injinerutza genetikoaren bidez.

Erabilpena: instalazio txikietan. Zentral handiak esperimentazio garaian aurkitzen dira.

Landareek errendimendu onez, eta hondakinik sortu gabe, aprobetxatzen dute eguzki-energia.

Energia hidraulikoa

Nolabaiteko altueran bildutako uraren energia potentziala erabili eta berau turbinen bidez energia elektriko bihurtzean datza kontua. Erraz samarra da ur kantitate handiak biltzea urtegien bidez, horregatik energi iturri segurua eta errentagarria da.

Alde onak: energia garbia eta metatzen erraza da. Ez du hondakinik sortzen.

Alde txarrak: alde batetik inbertsio ekonomiko handia eskatzen du, eta bestetik, lur egokia behar da. Jakina, ezinbestekoa da garrantzizko ibai-sarea eta ez dago aurreikuspenik egiterik honen emankortasunaren gainean epe luzera, ez baitago jakiterik ur hornidura ondoko urteetan bere horretan mantenduko den ala ez.

Erabilpena: energia berriztagarririk erabilienetakoa da geografia malkartsua eta behar hainbat ibai daukaten lurraldeetan, adibidez, gurean.

- Egizu eskema handi bat (kartulina erabil dezakezu) energi iturri bakoitza azaltzen duzula marrazki adierazgarri baten bidez, alde onak eta erabilpen-zailtasunak eta litekeen berauen erabilgarritasuna agertuz. Beste liburuetako datuekin osa dezakezu.

Zentral hidroelektrikoak energia hidraulikoa elektriko biburtzen du.